Konpromisoa
Harreman Estilo Berria eta gure Gizartearekiko Konpromisoa
nergroup-ek 1.000 pertsona baino gehiagoren ahalegin pertsonala eta profesionala batzen ditu. Hogei egitasmo, proiektu edo enpresa, hiru eremu ekonomikotan lan egiten dugularik: Nekazaritzako elikagaiak, industria eta zerbitzuak.
Gizartearekin konprometitutako giza talde handi bat osatzen dugu; gure propositoan adierazten dugu, eta praktikara eramaten dugu. Harremanen Estilo Berriak gizartearentzat baliagarriak izateko orduan ere batzen gaitu.
2010etik, 200 gizarte-proiektu baino gehiago bultzatu eta lagundu ditugu, bai toki-mailan, bai garapenerako lankidetzan, Afrikan, Latinoamerikan eta Asian. Ekimen ugari eta anitzak dira, eta horietan pertsona bakoitzak denbora eta energia eskaini ditu, gertutik eta zuzenean lehen eskutik parte hartuz, gure begiak, belarriak eta bihotzak proiektu pertsonal eta kolektibo hunkigarrien eta eraldaketa-prozesuen laguntzan jarriz.
Energiak, emozioak, baliabide teknikoak eta materialak … HAMAR urte hauetan, nergroup-ek bi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu gizartearekiko konpromisorako bokazio argian; gure ahalegin partekatuaren inpaktua gure erakundearen bereizgarri diren eta merkatuko beste portaera ekonomiko batzuetatik bereizten gaituzten ezaugarrietako batzuen ondorio da:
– Boluntariotza-talde batek beharrak identifikatzen ditu, ideiak proposatzen ditu, ekimenak bultzatzen ditu, erakundeekin partekatzen du, GKEekin elkar eragiten du
– Ner erakundeen urteko EMAITZA EKONOMIKOAREN % 5ª bideratzen dugu.
– Taldeko pertsona guztiok GURE LAN DENBORAREN % 2ª ematen dugu, gutxienez, urtero sortzen diren ideia sozialak garatzen eta etengabe hobetzen. Bertan parte hartzen.
“Elkartasuna EZ delako soberakinak ematea, daukaguna eta sor dezakeguna partekatzea baizik”
