Elkartasunean eta Gizartearekiko Konpromezuan oinarria duen “Nuevo Estilo de Relaciones” (NER)-ean sartua dagoenez Walter Pack; Fundación Diabetes Cero-rekin batera lanean, bigarrez urtez jarraian “swimdiabetes Solidaria” izeneko ekintza bultzatu dute. Zeinak helburua duen gizartea sensibilizatzea haurren Diabetes 1 motaren aurkako ikerketa sustatzearen beharraz.
Haurrek pairatzen duten gaixotasun kronikoetatik, inzidentzia gehiena duenaz ari gara, zeina kontrolatu ahal dugun arren, ezin den sendatu, eta gainera, milaka familia behartzen ditu egunerokotasunean, intsulina injektatzearen, karbihodratoak kontrolatzearen eta odoleko glukosa mailaren neurtzearen ohitura barneratzen.
Gure inguruan 90.000 pertsonak pairatzen duten gaixotasun hau ikusgai bihurtzeko, bai Walter Pack-ek eta NER Group osatzen duten beste eragileek ere; parte hartu zuten Badalonan ospatu zen 2. Igeriketako itsasaldi solidario honetan, non, 150 igerilarik eta bertaratu ziren 400 bat pertsonek, 22.000€-ko diru bilketa lortu zuten, osorik gaixotasun honen aurkako ikerketara bideratzeko.
Pasa den maiatzaren amaieran egindako jardunaldian, Walter Pack-ek Bartzelonan duen egoitzatik sei lagunek hartu zuten parte bai antolakuntzan, logistikari dagokion eremuetan, baita ere, igerian, hainbat modalitate ezberdinetan.
II. Swimdiabetes honen edizioa itsaso irekian egin zen, “milla” batez (1,5km inguruan) osatua, Espai Mar eta famatua den Pont del Petroli (Petrolioaren Zubia) artean igeri eginez. Edizio honetan “SwmKids” kategoria gehitu zen, zeinak aukera eman nahi zioen igerilari gazteagoei, 250 metroko atalak eginez.
NER Groupetik zetozenek parte hartu zuten itsasaldian eta antolakuntzarekin zerikusia zuten gaietan aritu ziren. Hala nola, izen-emateak, hornidura eta bestelako laguntza eskainiz bertaratutakoei.
2010. urtetik hona, NER-ek hainbat enpresa eta kooperatiba biltzen ditu; Enpresetan tradizionala den kudeaketa kontzeptua aldatzeko, giza garapen justu eta jasangarri baten alde. Egun, 2.000 pertsonatik gora osatzen dute NER Group, zeinak ondorengo balore etiko hauek konpartitzen dituzten: transparentzia, komunikazioa, konfidantza, autogestioa, askatasuna, ardura, onarpenezko akordioak, etorkizunerako begirada eta elkarkidetasuna.