“Izan ziren, gara eta izango dira”: ROYDE

“Izan ziren, gara eta izango dira”: ROYDE

Hitz-joko bat baino gehiago, Royde proiektua osatu duten eta osatzen duten pertsona guztien artean batera egindako hausnarketa-ariketa da: iraganari begirada bat orainetik, hortik ikasi eta etorkizunari begiratu ahal izateko.

Makinek, ordenagailuek eta telefonoek funtzionatzeari utzi zioten egun batez. Royde osatzen duten pertsona guztiak, dagoeneko erretiratuta dauden beste batzuekin batera, Royderen historia partekatzeko, aztertzeko eta hausnartzeko prest agertu ziren jardunaldi honetan. Horretarako, laurogeiko hamarkadaren hasierara arte jo zuten.

Denbora pixka bat eman genuen pertsonen arteko lotura errazten, areto hartan gertatuko zenaren ziurgabetasuna eragiten zuten zenbait kezka murrizten, eta antolaketa-sistema baten historiari begiratzea garrantzitsua izatearen arrazoiak ulertzen. Ondoren, pertsona guztien artean Royde proiektuaren bizitzako azken lau hamarkadetan izandako mugarriak, gertaerak, erabakiak, testuinguruak, zailtasunak, arrakastak, pertsona garrantzitsuak, zikloak eta abar aletzen eta partekatzen joan ginen.

Aretoaren angelu guztietatik ikus zitekeen panel hutsa Tazebaez-en grafikotasun ariketari esker bete zen, pertsona guztien artean partekatutako elementu esanguratsuen uztarekin. Horrela, panela osorik egon zen arte, Royderen historia islatuta, hortik aurrera, historiaz hausnartu eta ikasi ahal izateko eta pertsona guztien artean sortu nahi zuten etorkizunean pentsatu ahal izateko.

Saioaren hasieran eszeptizismo handiena erakusten zutenak ere pozik geratu ziren egindako lanarekin!; parentesi bat errutina profesionalean, beharrezkoa bere etorkizun hoberako bide ezberdinetan aurrera egiten jarraitzeko.

Gaur egun, Royderen taldeak bere historiaren kontakizun partekatu bikaina du, eta dagoeneko etorkizun partekatuetan, desiratuetan, izan zirenetik eta direnetik, izan nahi dutenetik edo behar dutenetik ere pentsatzen hasten da.

Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!