Corporate Rebels Academy lan egiteko modu progresiboei buruz ikasteko plataforma bat da. Espazio honetan munduko inspiratzaileenak kontsidera daitezkeen ehun erakunde baino gehiagoren esperientziarekin ikas daiteke.
Urte askotako ikerketen ondoren, lantoki tradizionaletako “status quo”-ari arrakastaz nola aurre egin destilatu dute. Aitzindariekin batera, lan egiteko modua errotik aldatzen lagun dezaketen ikastaro ugari eskaintzen dituzte.
Edukia askotarikoa da, eta (ikastaroaren arabera) animazioen, bideo-elkarrizketen, kasuen azterketen, zuzeneko saioen, proiektu-lanen, lan-liburuen eta zereginen bidez eskainzten da. Eta hain zuzen ere, Panelfisa gune honetan errefenrentzian bilakatu da. Izan ere, maiatzaren amaieran, Herbereetako jatorria duten Corporate Rebels-eko kideak Panelfisako Tolosako instalazioetara bisitaldia egin dute.
Corporate Rebels eta Panelfisak aspalditik dituzte harreman estuak, Panelfisak, nolabait, Harremanen Estilo Berriaren bidez gauzatutako bere antolaketa-eraldaketa kontatzen baitu, munduaren inguruko beste konpainia batzuek prozesua ikusi eta sentitu ahal izan dezaten, eta, agian, baita inspiratu eta ideiak hartu ere, beren aldaketa propiorako.
Joan den hilaren amaieran egin ziren saioek nergroup eta Panelfisako hainbat pertsonaren esperientziak biltzea zuten helburu; lekukotasun hauek bideoetan grabatuak izan ziren, Corporate Rebelsek munduko hainbat erakunderi eskaintzen dien aholkularitza- eta laguntza-lanaren euskarri eta testigantza gisa.

