Lituaniako enpresa eta erakundeetako ordezkariak Euskadira etorri dira Harreman Estilo Berria ezagutzera

Lituaniako enpresa eta erakundeetako ordezkariak Euskadira etorri dira Harreman Estilo Berria ezagutzera

Itsaso Baltikoaren oinean kokaturik dauden eta Lituaniar jatorria duten hogeita hamar pertsona Harreman Estilo Berria eta hainbat erakundetan duen aplikazio praktikoa ezagutzeko asmoz Euskadin izan dira

Hainbat arlo eta sektoretan jarduten duten enpresa eta erakundeetako jabeak, zuzendariak eta teknikariak dira: elikadura, merkataritza, hezkuntza, industria eta ingeniaritza, ingurumena eta jasangarritasuna, altzariak edo osasuna, besteak beste. TEAL mugimenduak suspertuta eta «Corporate Rebels» -ek animatuta, horiek biltzen dituen izendatzaile komuna jarduera sozioekonomiko sustengarrien garapenarekiko kezka da bisitan eduki ditugun pertsonen bisitaren oinarria, iturria.

Zenbait egunetan, nergroupeko zenbait proiektutan gure lantaldeekin zuzenean esperientziak partekatu ahal izan dituzte: LANCOR (Abanto-Zierbena, Bizkaia), LOGOS Coop (Zaldibia, Gipuzkoa) PANELFISA (Tolosa, Gipuzkoa) eta WALTER PACK (Igorre, Bizkaia). Bertan, modu irekian hitz egin zuten eta iritziak trukatu zituzten NER estiloak sustengatzen dituen praktika onei buruz, ekonomia sozialari buruz, enpresaren eredu inklusiboaz, eta bide batez, Euskal Herrian kokagune ezin hobea duten Kooperazio formula oparoez, zeintzuk  mundu mailan epizentro era erreferente diren.

Lituaniako taldearen egonaldian, nergroup-eko beste erakunde batzuetan ere koordinazio-taldeekin hainbat topaketa egin ziren, hala nola ARRECHE, ESTUDIO k, GRIP-ON, ICAZA, TREBEKI eta ZUBIOLA proiektuetan.

Era berean, Gizarte Konpromisoari eskainitako tartea eta denbora egon zen bisitaldi hauetan. Honela, Atzio Orexak, NERGROUPeko arlo garrantzitsu honen koordinatzaileak, hogei bat proiektu batzen eta biltzen dituen nergroup elkartearen filosofia (propositoa) eta jarduerak aurkeztu zituen: “elkar zaindu, ikasi eta eboluzionatzen dugu pertsonekin eta gizartearekin konprometiturik”.

Lan-programari amaiera emateko, bateratze-lan interesgarri bat egin zen, ICAZAko ‘Adiskideen Gunean’ egindako lan-jardunaldi gogorren ondoren sortutako hausnarketak partekatuz

Lituania Walter Pack
Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!