
LANCOR eta Orona, motor elektrikoen eta igogailuaren ekoizpenean elkarrekin lan egiten duten bi euskal erakunde dira.
Etengabeko hobekuntza-prozesuetan murgilduta daude, eta ezagutzak partekatzeko sinergiak sortzen dituzte; era berean, eragingailu linealean oinarritutako igogailuetarako ateen motorraren kontzeptu berri bat garatu ahal izateko helburua dute ere.
Motor hori, elementu kopuru txikiagoz eta trinkoagoz osatuta dago, eta instalazioko gorabehera kopurua murriztea ahalbidetuko du, muntaketa- eta mantentze-prozesuak erraztuz eta, aldi berean, prestazioetan hobekuntza kualitatiboa eskainiz.
Bi erakunde hauek “LiMaq0 proiektuaren” esparruan jarduten dute. Lankidetza-ekimen honetan Orona da proiektuaren buru, eta Lancor, berriz, proiektua gauzatzeko alderdi da, eraginkortasuna eta efizientzia bateratuz. Horrez gain, funtsezko beste erakunde bazkide batzuk ere parte hartzen dute, hala nola Mondragon Unibertsitatea (MGEP) eta Oronako I+G Unitatea, «Orona EIC ‘, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarekoak direnak(ZTBES).
Proiektua 2021ean hasi zen, 2022aren amaieran amaituko da eta 929.009 €-ko aurrekontua izango du.
LANCOR 2000 kooperatiba-sozietatea gaur egun bere industrializazio-eredua aldatzen ari da; horren bidez, jarduera beste industria-eremu batzuetara zabaldu nahi du, hala nola Mugikortasun Elektrikora, eta erronka horrek azken urteotan I+G+b arloan egiten ari den ahalegin handiari eustea eskatzen du, sektoreari egokitutako kalitate-estandar, diseinu-teknologia eta ekoizpen-bitarteko berrietarantz eboluzionatuz.
2022rako beste erronka batzuk hauek dira: “Made” proiektua, eredu berrien fabrikazioan sakontzen duena, eta “Emocap” proiektua, mugikortasun elektrikoa ardatz nagusi duena. Horrela, “LiMaq0”, “Made” eta “Emocap” proiektuak bezeroekin, hornitzaileekin eta zentro teknologikoekin egindako lankidetzaren emaitza dira. Ekintza horiek Lancorreko Plan Estrategikoaren parte dira, eta bertan lehenesten da ezagutza berriak partekatzea eta eskuratzea, merkatu berriei ekiteko eta nergroupeko erakunde honen posizionamendua hobetzea ere bilatzen da.
