Kudeaketa Etikoa nergroup-en

Kudeaketa Etikoa nergroup-en

Erakundeetan aplikatutako kudeaketa etikoak erraztu egiten du erakundearen beraren eta erakundea osatzen duten pertsonen arteko borondatezko lotura bat haztea (eraikitzea), pertsona horiek barnekoak zein kanpokoak izanik; izan ere, horien arteko lotura sortu eta indartzeaz gain, ingurunean eragin positiboa izatea errazten du (gizartearen onura komunean laguntzen du).

Enpresa-kudeaketa etikoa ezarrita eta barneratuta duen erakunde batek erabakiak hartzearen erdigunean jartzen du pertsona, eta badaki eraikitzen dena proiektu bererantz eta beraren bidez elkartutako pertsonen komunitate bat dela, eta, horren bidez, ondasun komunari laguntzen diola.

«Nergroup» osatzen dugun erakundeok kudeaketa etikorako mekanismoak eta sistemak garatu ditugu, eta erakunde-balioak txertatu ditugu, bai estrategian, bai eguneroko ekintza komunetan; horrela, erakundearen plangintza estrategikoaren zati gisa hartzen da, balio etiko-moralak txertatuz.

Laburbilduz, funtsezko hiru arlo dira, eta horietan oinarritzen da «nergroup» osatzen dugun erakundeen kudeaketa etikoa, gizartearekiko kezka argiarekin, giza garapen justueta iraunkorra lortu nahian, hala nola:

Gizarte-konpromisoaren arloa:
Gure DNAren funtsezko zatia. Gure ingurune hurbiletan zein Afrikan, Latinoamerikan eta Asian 200 gizarte-proiektu baino gehiago bultzatu eta lagundu ditugu.

Ekimen asko eta askotarikoak dira, eta horietan pertsona bakoitzak denbora eta energiak eskaini ditu, zuzenean parte hartu du, eta begiak, belarriak eta bihotzak jarri ditu eraldaketa-prozesuak lortu dituzten proiektu pertsonal eta kolektibo zirraragarriei laguntzeko.

Ezagutzaren arloa:
Harremanetan oinarritua, parte-hartzaileen arteko interferentziarik gabe, pertsonen ezagutzan hobekuntza kualitatibo eta kuantitatiboko sinergiak saiatuz.

Lankidetza Arloa:
Ahaleginak batzea, esperientziak partekatzea, zerbitzuak trukatzea, proiektuetan oinarritzea, konexio-sare bat sortzea, lehiarako abantailak areagotzeko helburuarekin.

Kudeaketa etikoa, erakundeen barruan gizarte-kohesioa bilatzeaz gain, erakundeetatik kanpo kohesio hori bilatzera ere bideratzen da, bezeroekin, hornitzaileekin eta enpresan zuzenean eta zeharka inplikatutako eragileekin.

Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!