Irantzu Otaola, Gashor-eko koordinatzaile orokor berria.

Irantzu Otaola, Gashor-eko koordinatzaile orokor berria.

Ondo etorria eman nahi diogu Irantzu gure kideari. Erresuma Batuko Batheko unibertsitatean eta Estatu Batuetako Purdue Unibertsitatean injinerutza aeroespazialean lizentziatu zen. Enpresen Kudeaketako Masterra burutu zuen eta hainbat sektoretan lan egin du: aeronautika, energia berriztagarriak eta trenen sektorean.

Bere lan ibilbidearen zati handi bat erbestean izan da; Italia eta Erresuma Batuko filialetako gerente gisa eta Estatu Batuetan, Txinan, Indian eta Brasilen enpresen ezarpena lidertzen.

<<Gashor Ner Taldearen parte dela jakiterakoan, proiektuan interes askoz handiagoa izan nuen. ‘Ohiko enpresetan’ lan egin dudan arren, zorionez, nergroup-en barnean dauden balore askorekin lan egiten zuen lider bat izan dut. Ondorioz, baloreok behar bezala aplikatzearen onurak frogatu izan ditut, bai pertsona/profesional bezala, bai enpresa mailan…

Nire ustez, enpresen erakunde baten parte izateak ere lehiakortasunerako abantaila handia dakar, esperientziak partekatu eta hainbat aspektutan kolaboratu dezakezulako. Gainera, aukera on bat da esperientzia hau ez duten enpresentzat. Azkenik, Koldo Saratxagak Ner Taldearen lider izateak asko erakarri ninduela aitortu behar dut>>.

Pertsonalki, familia eta lagunekin denbora iragatea atsegin du; itsasoa, hondartza eta kultura ezberdinak ezagutzeaz biziki maite du.

Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!