Gure seme-alaben ingurumen-etorkizuna hobetzeko asmoz, eta gure inguruko basoek azken hamarkadetan jasandako ustiapenaren ondorioz, espezie autoktonoen zuhaitzak landatzea proposatzen dugu, honako arrazoi hauek kontuan hartuta:
– Ingurumena zaindu eta mantentzeko beharra, maila pertsonalean zein kolektiboan kontzientzia hartuz.
– Landare-espezieen eta gizakien arteko mendekotasunaz jabetzea.
– Naturarn eragiten ditugun ekintza batzuek ondorio itzulezinak dituztela konturatzea.
– Gure esku dago ingurumenaren defentsa eta inguruko zuhaitz-espezieen oreka naturala berreskuratzea.

Zuhaitz-espezie autoktonoek (haritzak, pagoak, lizarrak, haltzak…) funtsezko eginkizuna betetzen dute aniztasun biologikoan. Biosistemen funtsezko oinarria dira, ekosistemarako hain beharrezkoak diren animalia-espezieei osasuna, babesa eta elikagaia eskainiz.
Laburbilduz, zuhaitzek gure ongizatean duten eragina hauxe litzateke:
– Arnasten dugun airea oxigenatzea, Co2 emisioak arinduz.
– Ura garbitzea.
– Lurraren emankortasuna handitzea.
– Klima egonkortzen laguntzea.
Horregatik guztiagatik, gure proiektua espezie autoktonoen zuhaitzak landatzean oinarritzen da (NER zuhaitz eguna), Natura Kontserbatzeko Lurgaia Fundazioarekin lankidetzan, azaroaren 7an, igandean, Urdaibaiko erreserban (Bizkaia) eta Altzon (Gipuzkoa).
(Eguna aurretik, partekatuak izango dira beharrezkoak diren jarraibideak eta hitzordurako informazio desberdinak)

