Eraginkortasuna – Zerbitzua – Bezeroa” ikuspegia “NER” erakundeetan

Eraginkortasuna – Zerbitzua – Bezeroa” ikuspegia “NER” erakundeetan

Sentitu, PENTSAR, EGIN… Hiru aditz, nergroup antolakundeetan era eta modu desberdinetan uztartzen ditugunak, baina, beti izendatzaile komun berarekin, gure proposamena:

“ELKAR ZAINTZEN DUGU, ELKARREKIN IKASTEN DUGU, ETA PERTSONA ETA GIZARTEAREKIN KONPROMETITURIK AURRERA EGITEN DUGU”

Mesedez. Irakurri berriro esaldi xume hau, baina, orain, astiroago.

Saia zaitez bere hitz guzti-guztietan pixka bat sakontzen:

“ZAINTZEN, IKASTEN ETA EBOLUZIONATZEN DUGU
PERTSONEKIN ETA GIZARTEAREKIN KONPROMETITUAK “

Zaintzen dugu elkar. Ongizate komuna da.
Elkarrekin ikasten dugu. Arlo pertsonalean. Arlo profesionalean.

Eta bilakaera, etengabe pentsatzen dugu nola hobetu, nola izan eraginkorragoak; nork bere kasa eta gure lantaldeetan modu partekatuan.

Bateratuta gaude. Egia esan, ez dago zalantzarik:
Gure taldeetako pertsonekin, hornitzaileekin, bezeroekin

Eta JENDARTEAREKIN, Euskal Herrian eta harantzago, batez ere gehien behar gaituztenekin.

Bai.
Inor ez du axolagabe uzten izateko eta jarduteko modu horrek; gure BALIOEK definitzen gaituzte:

KONFIANTZA

ASKATASUNA

ERANTZUKIZUNA

ELKARTASUNA

KONPROMISOA

Balioak ezinbesteko gida dira gure helburua garatzeko: proiektuak lantzea, betiere “Eraginkortasuna – Zerbitzua – Bezeroa” ekuazio zaila konpontzeko kezka duten pertsonetan oinarrituta.

Enpresak, profesionalak, erakundeak eta bezeroak,
Ezagutzen dituzte batzen gaituzten Sentimenduak, Pentsamenduak eta Jarrera.

Merkatuan argi eta garbi bereizten gaituen Harremanen Estilo Berria estimatzen dute.

Gure produktuak eta zerbitzuak aukeratzerakoan, eskuratzerakoan edo kontratatzerakoan duten konfiantzarekin saritzen gaituzte.

Enpresek, profesionalek, entitateek eta bezero erakundeek badakite, nergroupen duten konfiantzarekin, giza garapen bidezkoago, zentzuzkoago eta iraunkorrago baten aldeko apustua egiten ari direla.

bezeroak clientes
Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!