Enpresa eta ekintzaileek beren aletxoa emateko modua bilatu zuten, COVID-19aren aurkako borrokan laguntzeko. Sektore guztietakoak, tamaina guztietakoak, oso modu desberdinetan. 20 aukeratu ditugu, baina Esker On sariak horien guztien lana aitortzen du..

2020ko martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zuten. Mirespenez ikusi genuen nola, lehen aste haietatik bertatik, enpresa eta ekintzaileek beren aletxoa emateko modua bilatu zuten, COVID-19aren aurkako borrokan laguntzeko. Sektore guztietakoak, tamaina guztietakoak, oso modu desberdinetan. 20 aukeratu ditugu, baina Esker On sariak horien guztien lana aitortzen du.

Maier eta Walter Pack enpresek beren ekoizpena egokitu dute Osakidetzarako biserak industrialki egiteko. Gurutzetako Ospitalearen deialdiari erantzun diote horrela. Maker komunitateak, Tknika zentro teknologikoak eta LGK Transportes Carmelok ere lagundu dute proiektuan. Eguneko 24 orduetan txandaka lan eginez, lanaldiko 4000 bisera-kit ekoitzi nahi dituzte.
Hiru euskal gaztek maskara garden eta kustomizagarria diseinatu dute
Hiru euskal gaztek “Weetbe mask osaka” maskara “gardena eta kustomizagarria” diseinatu dute eta hilabete honetan crowdfunding kanpaina bat hasiko dute Indiegogo plataforman irailerako aurreikusita dagoen ekoizpena finantzatzeko.
Hiru euskal gaztek “Weetbe mask osaka” maskara “gardena eta kustomizagarria” diseinatu dute eta hilabete honetan crowdfunding kanpaina bat hasiko dute Indiegogo plataforman irailerako aurreikusita dagoen ekoizpena finantzatzeko.
Zehazki, Weetbe markarekin kaleratutako lehen produktua da, eta “eraginkortasun handiko maskara da, erosoa eta segurua, normaltasun berrira egokitua”.
2020ko martxoan, hiru ekintzaile gazte horiek pentsatu zuten konfinamendu-egoera “aukera ezin hobea” zela herritarrentzat produktu erabilgarri bat diseinatzeko, eta “une egokia” zela enpresa propioa sortzeko, Weetbe, lan egiten duten enpresek (Walter Pack eta Idelt) lagunduta eta aholkatuta, haien politikek barne-ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen baitituzte.