Pertsonak beren lanean ahaldunduz: Koopera

Pertsonak beren lanean ahaldunduz: Koopera

Gizarte-sare hau osatzen duten 500 pertsonak buruzagitza edo gidalerro bertikalik gabe beren burua autokudeatzen dute.

Pedro Gorospe kazetariak  artikulu bat argitaratu berri du, eta bertan, gizarte-ekonomiako euskal erakunde nagusietako bat den Kooperaren baitan K2K Emocionando garatzen ari den eraldaketa-prozesua kontatzen du.

Gure lankidea den Pablo Aretxabala, prozesu horren egunerokoa -minutuz minutu- koordinatzen ari da, erakunde horren efizientzia eta efikazia ez ezik, beharrezkoa den garapen pertsonala eta Pertsonen osotasuna  ere helburu dituena. Lana, lehen fruituak ematen ari da, eta emaitza positiboak esku hartzeko arlo guztietan ikusten hasi dira; gakoa pertsonak dira, eta harreman-estilo berria erakunde honen errealitatera eta inguruabarretara egokitzea da, Caritas-ekin lotutako hainbat erakunde biltzen baititu.

Kooperan gogor lan egiten da bigarren aukera bat behar duten gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden pertsonen integrazioa lortzeko. Horretarako, gizartean inpaktu positiboa bilatzen duten jarduerak garatzen dituzte, gizarte eta ingurumena hobetuz.

Hemen irakur dezakezu artikulu interesgarri hau:

Eta Kooperaren jarduerari buruz gehiago jakin dezakezu bere webgunearen bidez: www.koopera.org