Mondragon City Challenge’ Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa abian da, nergrouparen laguntzarekin

Mondragon City Challenge’ Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa abian da, nergrouparen laguntzarekin

Helburua da ekintzailetza kooperatiboko jokaerak sustatzea eta gazteei eredu kooperatiboaren balio bereizgarriak hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuak garatuta.

Ekimena batxilergoko, heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzentzen zaie, eta 9 hileko epean proiektu kooperatibo propioa garatuko dute taldeka. Hau da ‘Mondragon City Challenge‘.

Bi eta lau lagun arteko taldeak antolatuko dituzte, “16 eta 18 urte” bitartekoen eta “19 eta 24 urte” bitartekoen kategorietan lehiatzeko. Parte hartu dezakete hizkuntza hauetako edozeinetan: gazteleraz, euskaraz edo ingelesez.

Ekiteko gogoz dauden gazte sortzaile eta ausartek haien indarrak batuko dituzte enpresa proiektu propioa garatzeko, kudeaketa kooperatiboko eredu baten gainean eraikitakoa, erronka hauetako edozeini helduta:

  • Erronka Teknologikoa-Digitala: Digitalizatzea, Adimen Artifiziala eta Big Data, Automatizazioa, Ziber segurtasuna…
  • Erronka Sanitarioa-Soziala: Pandemia arriskuak, Demografia eta Zahartze Osasungarria, Genero berdintasuna…
  • Erronka Energetikoa-Klimatikoa: Klima neutraltasuna, Baliabideen eta energiaren erabilera eraginkorra, “From farm to table”…

Antolatzaileak dira Arrasateko Udala, Mondragon Taldea, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Mondragon Unibertsitatea eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa. Laguntzen dute ere Asekoop-ek, Saiolanek, Azaro Fundazioak, El Diario Vascok, Garaiak eta Iruñako Planeta STEM.

GAUR EGUN EKIMENAREKIN BAT EGIN DUTEN EMPRESA AHOLKULARIAK:
Laboral Kutxa, Eika, Ecenarro, Rural Kutxa, Erreka eta nerGroup.

www.mondragoncitychallenge.com

Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!