Balioen ibilbide bat: ASKATASUNA

Balioen ibilbide bat: ASKATASUNA

“Pertsonak aske dira libre izan nahi duten unean » (Voltaire)

Harreman Estilo Berria osatzen duten balioetan barrena jarraituko dugu bidaia. Oraingo honetan, ASKATASUNAren balioa aurkezten dugu. 

Libertad Askatasuna  bass-hamiti

Hitzaren definizioaren arabera, askatasuna «pertsona batek modu batean edo bestean jarduteko eta ez jarduteko duen ahalmen naturala da, eta, beraz, bere ekintzen erantzulea da». Horregatik, erantzukizunaren kontzeptuarekin lotuko dugu balio hau.

Askatasunak norberaren kontzientziaren arabera jokatzea eskatzen du. Ikuspuntu horretatik, askatasunak autonomia eta erabakitzeko gaitasuna esan nahi du, indibidualki eta kolektiboki.

nergroupeko askatasun balioaren zeinu gisa, proiektu bakoitza osatzen duten pertsonak ez dute kontrola pairatzen, hala, maila funtzionalean talde autokudeatuetan egituratzen direlarik. Autokudeaketa horiek lantalde bakoitzeko pertsonek beren taldearen eta, beraz, erakundearen helburuari dagokionez hartzen eta betetzen duten konpromisoan oinarritzen da.

Autokudeatutako praktikak zereginen eta konpromisoaren arrakastari laguntzen dio; pertsonen eta taldeen arteko konfiantzan oinarritutako harremanen sorreran parte hartzen du, baita erabaki partekatuak hartzean ere, non kasu guztietan askatasuna erantzukizunarekin batera doan, norbanakoaren eta taldearen konpromisoaren funtsezko faktore gisa.

Harreman Estilo Berrian oinarritutako erakunde batean aske sentitzeak berekin dakar kide, arduradun eta konprometitua izatea. Eta ez dago askatasun-sentsazio handiagorik talde batek zeregin bat egiteko konpromisoa hartzen duenean baino, eta pertsona guztien artean arrakasta lortu denean baino!

Pertsona guztiok geure onena ematen dugu kontrolatuta sentitzen ez garenean, gure gaitasunetan konfiantza dugunean eta dutenean, kide garen erakundearekin partekatutako askatasunak eta erantzukizunak gure lanpostuan egoteko abala ematen digutenean, gure laneko sarreretan eta irteeretan kontrolik behar izan gabe egingo ditugun zeregin eta konpromisoekin, adibidez.

nergroupeko gizartearekiko konpromisoa ere lagungarria da gure erakundean aske sentitzeko, gizartearekin lotuz eta gure begiradak irekiz, gure baitan edo gure erakundean itxita sentitzetik urrun.

Berraurkitu gaitezen eta egin dezagun apustu gure alde eta gure balioekin, zaindu dezagun ikastea, haztea eta eboluzionatzea ahalbidetzen digun askatasuna.

PROPÓSITO ner / Geure HELBURUA:

“NOS CUIDAMOS, APRENDEMOS Y EVOLUCIONAMOS
COMPROMETIDASCON LAS PERSONAS Y LA SOCIEDAD”

“ELKAR ZAINTZEN DUGU,

ELKARREKIN IKASTEN DUGU ETA PERTSONA
ETA GIZARTEAREKIN KONPROMETITURIK AURRERA EGITEN DUGU” 


Edito

Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!