Nergroupetik eta gure propositoa nortasun-ikus gisa dugularik:
“Elkar zaintzen dugu, elkarreki ikasten dugu, eta pertsona eta gizartearekin konprometiturik aurrera egiten dugu”

Zientzian emakumeei eta neskei ikusgarritasuna eta zabalkundea ematen lagundu nahi dugu, zientzian erabateko eta bidezko partaidetza lortzeko. Genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakumea eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna (ebazpena) izendatzea erabaki zuen.
Zientzia eta genero-berdintasuna funtsezkoak dira garapen jasangarriaren helburuak lortzeko, bide batez, dagoen genero-arraila saihesteko. UNESCOren datuen arabera, gaur egun mundu osoko ikertzaileen % 30 baino gutxiago emakumeak dira.
Steam Euskadin eta beste zenbait ekimen interesgarri batzuk:
Hezkuntzako Steam euskal estrategian, besteak beste, zientzia integratzen da bokazio zientifiko-teknologikoak inspiratzeko helburuarekin. Gure inguruan kultura zientifikoa sustatzea ahalbidetzen duten jarduerak egiten dira, SPRIn hedatzen diren horrelako esperientziak adibide.
Bestalde, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak (AIMT) ekimen bat abiarazi du zientzian emakume esanguratsurik ez egoteak eragindako estereotipoei aurre egiteko.
#NoMoreMatildas kanpaina honetan, emakumeak zientzian ikusarazi nahi dira. Ekimen horretan, gizonezko zientzialari lankideek usurpatu zituzten lanak aurkitu eta emakumezko ikertzaile zientifikoak ahanzturatik erreskatatu nahi dira, eta, beraz, kanpaina honen bidez, merezi duten eta hasieratik egon behar zuten lekura itzuli nahi dira.
Antolatzaileen ustez, erreferente funtzioa beteko luketeen emakumezko zientzilarien gabeziak eragin zuzena du haur eta nerabeek karrera zientifikoetan duten parte-hartze txikiaren oinarrian.
“Talentuak ez du generorik. Eta ispilurik ez edukitzeagatik karrera zientifikorik aukeratzen ez duten neska eta nerabeak egotea, onargarria ez den herentzia kultural baten ondorioa da “, esan du ekimenak.
Maitane Alonso: Mundu osorako gazte eredugarria

Jarrai dezagun zientzia eta genero-berdintasuna babesten eta zabaltzen, hain garrantzitsua baita neskek eta emakumeek, ikertzaile handietan islatuz, beren karrera profesionalak esparru zientifikoan garatu nahi izatea.
Egun honetan, bereziki, Maitane Alonsoren zabalkundea eta ikusgarritasuna bultzatu nahi du Nergroupek. Sodupeko 19 urteko neska euskaldun honek, elikagaiak kontserbatzeko sistema asmatu garatu eta patentatu du, merkatuan dagoen eskaintza guztia baino ekonomikoagoa, azkarragoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa dena.
Innovating Alimentary Machines izenarekin bere startupa sostengatzen da, aire tratatuarekin ontziratua izeneko metodo iraultzaile bat asmatu du, elikagaien iraunkortasuna handituz, elikagaien industrian erabiltzen diren hondakinak eta produktu kimikoen erabilera murriztuz eta era berean, plastikoaren erabilera minimizatzea ahalbidetzen duena. Bere sistemak lehen saria jaso zuen Exporecerca Joveren azken edizioan, eta NASAren arreta erakarri zuen, hilabete batzuk geroago, Phoenixeko Intel ISEF txapelketan aurkeztu zuen, non jasangarritasunaren saria eta mikrobiologia kategoriako bigarren postua irabazi zituen.