Balioen ibilbide bat: KONFIANTZA

Balioen ibilbide bat: KONFIANTZA

“Bizitzako gaueko unerik ilunena, egunsentia baino lehentxeago gertatzen da”

KONFIANTZA CONFIANZA

Bidaia bat hasiko dugu, Ner balioen ibilbide bat, eta konfiantzaren balioari ekingo dugu; finean, garrantzi handiko hitza da, zein Harremanen Estilo Berrian funtsezko oinarria den. Konfiantza etengabe elikatu behar dugu eta dagoeneko “hor” ez dagoela dirudienean,  berreraikitzeko bideak aurkitu behar ditugu.

Hiztegiaren arabera, konfiantza “norbaiten edo zerbaiten itxaropen irmoa” da, eta “pertsona bakoitzak bere buruarengan duen segurtasuna” ere bada.

Etimologikoki, “Konfidentzialtasuna” hitzarekin ahaidetuta dago, eta, jatorriaren ikuspuntutik, “Fede osoarekin” edo “konbentzimendu osoz” esan nahi du: itxaropena eta segurtasun-sentimenduak dakartza berarekin, pertsona batengan edo batzuengan, egoera batean edo gugan ere.

Konfiantza izateko elkar ezagutu behar dugu, gure indarrak aktibatu. Ausardia izan behar dugu daukagun onena emateko.

Konfiantza elkarrizketan oinarritzen da, baita beste pertsonak (lankideak, bezeroak, hornitzaileak) ezagutzean ere, eta aniztasunaren aberastasuna aintzat hartzen du. Konfiantzaren bidez sendotzen dira harremanak, indartzen dira atximimenduak.

Bertute hori bereziki beharrezkoa da une hauetan, hemen eta mundu osoan. Ezagutzen genuen ia guztia hankaz gora jarria dago eta gure sormena erabiltzera behartuak gaude; gure gaitasunetan, gure balioetan eta, aldi berean, taldearen balioan konfiantza izan behar dugu. Nergroup osatzen duen pertsona bakoitzaren, pertsona-talde bakoitzaren balioa eta proiektu bakoitzaren balioak dira garrantzitsuak.

Berraurkitu ditzagun pertsonak eta egin dezagun apustu gure alde eta gure balioen alde.

Zaindu dezagun konfiantza, ikasi, hazi eta eboluzionatzeko aukera ahalbideratzen digu eta.

KONFIANZA Talde lanean

Geure Helburua:

“ELKAR ZAINTZEN DUGU, ELKARREKIN IKASTEN DUGU ETA PERTSONA ETA GIZARTEAREKIN KONPROMETITURIK AURRERA EGITEN DUGU”

NER GROUP VALORES PROPOSITO ESTILO
Compártelo en tus Redes - Partekatu zure sareetan!