Corporate Rebels-ek PANELFISAren eraldaketa arrakastatsua goraipatu du

Corporate Rebels-ek PANELFISAren eraldaketa arrakastatsua goraipatu du

2016an, Joost Minnaar eta Pim de Morree herbeheretarrek beren ustez erakunde zaharkitu, burokratiko eta desmotibatzaileak ziren enpresatan lan egiten jarraitzeari uko egitea erabaki zuten

Bestelako antolaketa-proiektuak eta -ereduak aurkitzearen helburuarekin, munduan zehar bidaiatu zuten esperientzia inspiratzaileen bila, eta Corporate Rebels sortu zuten, horiek aztertzeko eta beren praktikak eta metodologiak zabaltzeko.

Orain, The New York Times, Forbes, The Huffpost, BBC eta The Guardian bezalako komunikabide garrantzitsuek aipatutako blog interesgarri baten bidez partekatzen dute euren ezagutza, eta euren lan bikainagatik ere izendatuak eta sarituak izan dira.

Askatasunean eta elkarrekiko konfiantzan oinarritutako ekimen disruptibo, eraginkor eta jasangarrien eta lan-inguruneen bilaketa etengabean, Harremanen Estilo Berria ezagutu zuten, eta 2017an nergroup-eko zenbait proiektu bisitatu zituzten. Proiektu horien istorioak hitzaldi, prestakuntza-saio, ikus-entzunezko material, liburu eta artikuluen bidez zabaltzen dituzte. Horren adibide gisa, duela egun batzuk Panelfisari buruz argitaratu duten artikulua, “How a Human-Centered Workplace Surviace” izenburupean. 2010ean egoera kritikoa pairatzen ari zen Tolosako erakunde hau, hausnarketa eta eraldaketa parte-hartzaile gogoetatsuari esker, aurrera egin zuen ‘Ner’ estiloa bere gain hartuz hartuz. Egun, Panelfisa bere sektorean  marka nagusietako bat bezala sendotzea lortu du.

Artikulu osoa hemen irakur dezakezu:

Automotiveating

Bi kontzeptu horien elkarketa, automotive + motivating, Panelfisaren talde osoaren motibazioa da. Talde bateratua da, eta haren gaitasunek, antolaketa-estiloak eta inplikazioak aukera eman digute automobilaren sektorean (automobila) espezializatzeko, finkatze-sistemen sektorean (linkak) kalitate-maila altuenak eskatzen baititu. Kudeaketa-sistema berritzaile batekin eta kooperatiba gisa antolatuta, non bazkide langile guztiak, gainera, enpresaren jabe garen.

Automotibazioak batzen gaitu,
Automobilgintzak batzen gaitu.

www.panelfisa.com