Nergroup eta Harreman Estilo Berria, ZERO-DISTANCE 2020 nazioarteko saria

Nergroup eta Harreman Estilo Berria, ZERO-DISTANCE 2020 nazioarteko saria

Joan den irailean, mundu osoko sektore eta jarduera desberdinetako 11 konpainia eta erakundek jaso zituzten ZERO-DISTANCE sariak; “Aro Berriaren garapenera egokitutako Negozio eta Antolakuntza Ereduak” ikertzeko, praktikatzeko eta zabaltzeko konpromisoa duen nazioarteko erakundeak ‘Business Ecosystem Alliance’ emandako aintzatespenak,.

Bezeroen, erabiltzaileen eta, oro har, herritarren esperientziak garrantzi berezia hartzen du gaur egun; hain zuzen ere, ingurune globalizatu aldakor batean, non komunikazioaren teknologiek ez dakiten ondo hurbiltzen edo urruntzen gaituzten, inklusiboak edo baztertzaileak diren, pertsonen arteko harremanak errazten dituzten edo harreman digital hotzak sortzen ote dituzten.

2005ean, Txinako etxetresna elektrikoen erraldoiak, Haierrek hain zuzen ere, bezeroekin, hornitzaileekin eta horien jarduera-inguruneekin harreman zuzeneko eta efizienteko zubiak ezartzeko moduari buruzko hausnarketan sakondu zuen. Horrela, plan estrategikoaren barruan ‘Rendanheyi‘ proiektua martxan jartzea ebatzi zuten, Zhang Ruimin enpresako lider nagusiak pertsonalki sortu eta bultzatutako negozio-eredu berritzailea.

Ereduak filosofia gisa nabarmentzen du “giza balioa dela lehena”, eta, haren funtsa arlo eta jarduera guztietan gauzatzeko, Haierrek espiritu ekintzailea eta enpresariala sustatzen du, sail txiki bakoitza mikroenpresa gisa jardun ahal izateko ahaldunduz, deszentralizazioa bultzatzen duen antolaketa-sistema dinamiko eta ireki bat sortuz, harremanen hurbiltasuna erraztuz erabaki zuzen propioak eta erabakigarriak hartuz.

Horrela, ‘Zero Distance‘ kontzeptua sortu da. Kontzeptu horrek erakundeen propositoari balio erantsia ematen dio, irtenbide berritzaile eta pertsonalizatuen bidez beren inguruneekin “zero distantzia” mantentzeagatik nabarmentzen baitira, eta, oraingoan, nergroupeko Harremanen Estilo Berriak mundu osoko beste hamar enpresa eta erakunderekin batera dituen balioak aitortu ditu: Centigo, Fujitsu Western Europe, GE Alliance, Haier Biomedical, Happy, Haier IoC (Internet of Clothing), Jaipur Rugs, Macmillan, Severstal y Think Tank Unit, Diwan the Royal Court of Oman.

Zero-Distance
Zero-Distance