HONA HEMEN ner_ATELIER · TE PRESENTAMOS ner_ATELIER

NER kontzeptua ezaguna zaigu. Eta atelierra? Atelier, frantses jatorriko hitza, pintore, eskultore edo jostun baten tailerra edo estudioa da. Frantsesaren hizkuntza-mailegu gisa, gaztelaniaz zein euskaraz onartutako hitza.

Horrela, tailer bat sormen-jarduerarako gune bat da. Artisau-gunea da, bakarra, esklusiboa eta neurrikoa. Komunikaziorako eta prestakuntzarako gunea ere bada. Laborategia izan daiteke, sortzailearen ernamuina.

Eta bi kontzeptuak, ner eta atelierra, elkartzean, sormenerako, komunikaziorako, prestakuntzarako eta arestian aipatutako alderdi guztietarako espazioak jartzen ditugu martxan, batzen gaituenaren inguruan: harreman-estilo berria, bere kultura, bere balioak, bere barne-garapenak, etab.

Gogoratuko duzunez, Azpeitian nergroupen propositoari buruz egin genituen jardunaldiek eta ondorengo pentsamendu estrategikoek agerian utzi zuten norabide horretan urratsak emateko beharra. Norabide horretatik abiatuta, nergroup osatzen dugun pertsonok hitz egiteko, partekatzeko, elkarri entzuteko, ikasteko eta hausnartzeko guneak eta foroak izango genituzke. Azken hilabeteetan egindako diagnostikoak indartu baino ez du egiten hurbil sentitzeko, laguntzeko, komunak zaizkigun indarguneak eta zailtasunak partekatzeko beharraren ideia. Ner taldea osatzen dugun proiektuak, antzeko errealitateekin bizi gara, intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin.

Puntu honetara iritsita, lehen urratsak emango ditugu norabide horretan. Koordinatzaileen azken bileran, diagnostiko horretan indar handiz azaleraturiko Ikuspegi desberdinetako 5 ekintza aukeratu ditugu, eta horietan parte hartu eta aurrera egin ahal izango dugu. Hala nola, batzen gaituzten balioen inguruan hitz egiteko eta gogoeta egiteko espazioak partekatuko ditugu, askatasun- eta erantzukizun-balioen orekaz, konpromisoaz, lidergo-funtzioak eta bileren metodologia nola hobetu ditzakegun aztertzeko.

Hori guztia guztion artean egingo dugu: Atzio Orexa izango da ner_atelier dinamizatzailea, Satur, Irene, Nagore eta Oscarrek osatutako kontraste-taldea, eta barne-dinamizaziorako erakunde guztien ordezkari izango den pertsona-talde bat. Izan ere, gure xedeak dioen bezala, “elkar zaintzen dugu, elkarrekin ikasten dugu eta pertsonekin eta gizartearekin konprometiturik aurrera egiten dugu”.

Ziur gara abian jarri diren foroetan elkar ikusiko dugula.

El concepto NER nos es conocido. ¿Y, atelier? Atelier, palabra de origen francés, es un taller o estudio de un pintor, de un escultor o de un/a modisto/a. Como préstamo lingüístico del francés, palabra aceptada tanto en castellano como en euskara.

Así, un taller es un espacio de actividad creadora. Es un espacio artesanal, único, exclusivo y a medida. Es también un espacio de comunicación y de formación. Puede ser un laboratorio, germen del creador.

Y al unir los dos conceptos, ner y atelier, ponemos en marcha espacios de creación, de comunicación, de formación y de todos los aspectos mencionados con anterioridad en torno a lo que nos une: el nuevo estilo de relaciones, su cultura, sus valores, sus desarrollos internos, …

Como recordarás, las jornadas que desarrollamos en Azpeitia en torno al propósito de nergroup y los posteriores pensamientos estratégicos pusieron de manifiesto la necesidad de dar pasos en esta dirección. Dirección a partir de la cual las personas que conformamos nergroup dispusiéramos de espacios y foros para conversar, compartir, escucharnos, aprender y reflexionar. El diagnóstico realizado en los últimos meses no hace más que reforzar la idea de la necesidad de sentirnos cerca, apoyarnos, compartir fortalezas y dificultades que nos son comunes. Vivimos con realidades parecidas con mayor o menor intensidad.   

Llegados a este punto, vamos a dar los primeros pasos en esta dirección. En la última reunión del equipo de coordinadores/as de nergroup fueron seleccionadas 5 acciones de diversa índole en las cuales vamos a poder participar y avanzar en esta dirección. Vamos a compartir espacios en los cuales conversar y reflexionar en torno a los valores que nos unen, en torno a cómo podemos equilibrar los valores de libertad y responsabilidad, el compromiso, las funciones de liderazgo, la metodología de las reuniones.

Todo esto lo vamos a hacer posible entre todos, con Atzio Orexa como dinamizador de ner_atelier, con un equipo de contraste conformado por Satur, Irene, Nagore y Oscar, y con un equipo de personas en representación de todas las organizaciones para la dinamización interna. Porque como dice nuestro propósito, “nos cuidamos, aprendemos y evolucionamos comprometidas con las personas y con la sociedad”. De esto se trata.

Nos iremos viendo en los diversos foros que se han puesto en marcha!