Hiru euskal gaztek maskara garden eta kustomizagarria diseinatu dute

Hiru euskal gaztek maskara garden eta kustomizagarria diseinatu dute

Hilabete honetan crowdfunding kanpaina hasiko dute “weetbemask osaka” ekoizpena finantzatzeko eta irailean ekoiztea espero dute.

BIDEO: https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2020/08/11/2640165/20200811_130211_1597150931.mp4

Hiru euskal gaztek “Weetbe mask osaka” maskara “gardena eta kustomizagarria” diseinatu dute eta hilabete honetan crowdfunding kanpaina bat hasiko dute Indiegogo plataforman irailerako aurreikusita dagoen ekoizpena finantzatzeko.

Zehazki, Weetbe markarekin kaleratutako lehen produktua da, eta “eraginkortasun handiko maskara da, erosoa eta segurua, normaltasun berrira egokitua”.

Ohar baten bidez sustatzaileek azaldu dutenez, “itolarri sentsazioa” kentzen du aireztapen motor bat eta pertsonen arteko komunikazioa errazten duen diseinu gardena baititu. Gainera, ingurumena errespetatzen du eta produktu “guztiz fidagarria” da, “partikulen % 98 iragazten baititu”, horien hitzetan.

Maskara kustomizagarria da, eta, gainera, begietarako pantaila bat jartzeko aukera du, babes handiagoa izateko.

2020ko martxoan, hiru ekintzaile gazte horiek pentsatu zuten konfinamendu-egoera “aukera ezin hobea” zela herritarrentzat produktu erabilgarri bat diseinatzeko, eta “une egokia” zela enpresa propioa sortzeko, Weetbe, lan egiten duten enpresek (Walter Pack eta Idelt) lagunduta eta aholkatuta, haien politikek barne-ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen baitituzte.

weetbe maskara mascarilla mascareta
https://weetbe.com/