#nerfuture-k bere lehenbiziko Bilera (online) ospatu du

#nerfuture-k bere lehenbiziko Bilera (online) ospatu du

“Geure IZATEKO eta EGITEKO modua partekatzen dugu”:

Konfinamenduan geundela, hirurogei partehartzailetik gora bildu ziren online bidez biltzeko lehenengo deialdian. Euren irrikak, esperientziak eta ideiak partekatu zituzten, eskualde eta herrialde desberdinetako pertsonak bildu eta elkartzeko helburuaz. Partehartzaileok bere momentuan #nerfuture manifestua babestu eta zabaldu zuten.

Andaluzia, Aragoi, Argentina, Asturias, Belgika, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Txile, Danimarka, Estatu Batuak, Euskal Herria, Extremadura, Frantzia, Galizia, Israel, Errioxa, Madril, Portugal, Mexiko, Valentzia eta Uruguaitik etorri dira lehenengo taldea osatzen duten 60 pertsonek, Harremanen Estilo Berriari lotutako lau gai jorratu zituztelarik:

            a) ZAINTZA ETA GARDENTASUNA.

            Aurreko krisian bezalaxe, oraingoan ere ez dugu inor atzean utziko. Egoera konplexu eta berri batekin topo egiten dugu egunero, zer gertatuko den ez dakigula. Zaila da aurreikusten nola gaindituko ditugun datozkigun erronka berriak; baina gardentasun, informazio eta ardura osoz aurre egiteko konpromezua dugu. Jakina, betiere pertsonengan eta, bereziki, geure erakundeetan eta gizartean kalte gehien paira lezaketen pertsonengan pentsatuz.

            b) PERTSONAK ERDIGUNEAN ETA SOSTENGARRITASUNA.

            Orain arte bezala, pertsonak erdigunean jarriz ekingo dugu, fokua bezeroengan eta eraginkortasunean jarriz. Honela, garapen iraunkorra lortuko dugu ekonomia eta gizartearen alorretan. Jakina, ingurunea eta planeta babesteko erronka garrantzitsua ahaztu gabe, gertuen dugun hirigunea eta natura babestuz. Munduko herri guztiok etorkizuna ziurtatzeko bete behar ditugun Garapenerako 17 Helburuak ere geure egin ditugu.

c) KOLEKTIBO BATERATU ETA KOLABORATZAILEA.

Norbere aktibitate, erakunde eta inguruetan elkarlana bultzatuko dugu; sareak, loturak, zubiak eta bideak sortuz. Hala, norbere burua salbatzeko deiari uko egin eta guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu.

d) AUTOGESTIOA.

Geure erakundeen autogestioan sakonduko dugu, askatasuna, elkarren arteko ardurak eta erabaki bateratuak geure ikur izan bitez.

#nerfuture

Birtuala izan arren, bilera oso dinamikoa, entretenigarria eta baliagarria izan zen. Zalantzarik gabe, lehenengo bilera atsegin honek bigarren edizioa izango du laster!

#nerfuture

Pertsonak Erdian

Jarraian erakutsiko ditugun ideiak partekatzen ditugun erakunde eta pertsonok, jatorri geografiko oso desberdinetakoak gara (12 Autonomi Erkidegoa eta 11 munduko herriak) eta anitz jarduera, tamaina eta erakunde mota askotan (multinazionalak, ONG, Instituzioak, Kooperatibak, S.L …)  lan egiten dugu.

Aniztazun honetan, badago batzen gaituen uste oso bat: erakundeek aukera dutela, nahi izan ezkero, pertsonak, beraien ardura eta arreten erdigunean ipintzeko, eta eskuzabaltasun eta konfidantzatik jokatzeko, askatasuna eta erantzukizunaren alde apostu eginez, helburu ekonomikotik harago, eboluzio personal eta komunitario batekin.

Hamarkadak daramatzaguz ideia hauek arrakastaz aurrera eramaten eta horregatik, bizitzen ari garen ezohiko egoera honen aurrean proposatzen dugun gizarte eztabaida sustatzeko, esperientzia eta proposamen batzuk partekatu nahi ditugu.

Gure gizarteak, erakundeak eta gure bizitzeko moduak kolpe izugarria jasan dute Covid-19 pandemiaren ondorioz; Uzte dugu gauzak ez direla lehengo puntura bueltatuko, “normaltasuna” deitzen genion puntura. Kolpearen eragina hain globala izan da, gure gizarte modernoaren nukleoan, ezer gertatu ez balitz bezala egitea ezinezkoa egiten zaigula.

Baina ez dakigu nolakoa izango den “normaltasun” berria, orindik idatzi barik dagoelako.

Bizita zaitez: www.nerfuture.org