Dena Zaldibin hasi zen

Dena Zaldibin hasi zen

Josi Zudaire eta Ely Blarduni, erretreta hartua duten Goierriko pediatrak, Mozanbikera boluntario gisa eginiko bidai baten ondoren helburu argi batekin itzuli ziren: Mozanbikeko Bilene-Macia barrutiko osasun langileak, bertan behatutako beharren arabera,  nagusiki erditze uneetarako gutxieneko azpiegituraz hornitzea. Erditzeak eta jaiotzak bizitzatik eta osasunetik gertuago egon zitezkeen ahinat tresneri eta baliabide edukiz gero.

mozanbike ner

Honela, Mozanbiketik itzuli orduko, lanari ekin zioten. Baliabide ekonomikoak behar zituzten lehenik eta behin, eta horretarako besteren artean, nergroupeko proiektua den Logoseko atea jo zuten. Bertan, Alaitzek argi azaldu zien zein zen Gizartearekiko konpromisoari dagokionez zein de nergroupeko lan egiteko modua. Dirua eman ahal izateko, derrigorrezkoa zen nergroupeko pertsonen artean ideia horren inguruko ekimenak sortu, antolatu eta kudeatzea. Are gehiago, ideia horrek nergroupeko ideien onarpenerako irizpideak betetzen zituenean…

Sormena, inplikazioak, ideiak, kontaktuak, harremanak, sinergiak, borondateak eta ideia hau ekimenez hornitzeko gogoak nahikoak izan dira lortu nahi ziren helburuak betetzeko. Helburu ekonomikoak, baina nagusiki komunitate hauetan bizi diren egoerak zeintzuk diren ezagutu araztea Goierriko bailaran. Zentzu honetan, ekimenen programa arrakastatsua sortu da.

nwina

Pailazoak, magoak, udaletxeak, pilotariak, nergroupeko langileak, osasun arloko boluntarioak, irakasleak, gurasoak haurrak, komunikabideak, beste GKE, … posible egin dute Joxik eta Elyk Logoseko atea jo zuteneko helburua. Elyk aurreko batean zioen sinesgaitza egiten zitzaiola azken hilabeteetako ibilbidean topaturiko hainbat eta hainbat pertsona oparo, konexio berri bakoitzeko irekitako aukera anitzak,…

Egun, inoiz baino argiago eta ozenago diogu elkartasunaren eta konpromisoaren birusa gure erakunde guztietako ohiko praktikako lehen lerroan egon behar duela.

Elkartasuna ez da soberan duzuna ematea, daukazuna partekatzea baizik.