NER estiloarekin maiteminduak

NER estiloarekin maiteminduak

NER erakundeak marrazteko eta antolatzeko modu desberdin da.

NER akronimoaren esanahiaren arabera, Harreman Estilo Berriaz ari gara, non pertsonen harremanen logika tradizionala aldatu egiten da, egitura piramidaletatik auto-kudeaketara eta gertukoagotara hurbilduz. Hauxe da NER-i buruz gustatzen zaiguna, elkarri begiratzeko aukera izan, giza harreman berrietan lan egiteko aukera izan, finean, munduaren aldaketarako bidean pertsonak eta erakundeak aurrera pausoak emanez.  

Harremanak egiteko moduek pertsonenganako hurbilketa ikuspuntu desberdinetatik egin ahal izatea ahalbideratzen digu: bakarrak garela, eta egunero gure bizitzaren une desberdin batean gaudela uler dezakegu. Gizabanakoa onartzeak eta antzemateak pertsonari IZATEA ahalbideratzen dio. Honela, erakundeak adierazpenerako, iritzietarako , sormenerako guneetan bihurtzen dira. Harreman estilo hauek egoera dinamiko eta garatu batera garamatzate, protagonista direnak giza sentsibilitate eta ahalduntzea eskainiz. Hauek, beste paradigma batzuetan, ezinezkoak lirateke.

NER estiloak sustatzen dituen balioetan lerrokatuak sentitzen gara, erakunde bakoitzean autokudeaketa, propositoaren garapena edota osotasun asebetetzea lortzeko erabiltzen diren lanabesak direnak direla eta.

Gizakiaren askatasun eta arduratik, harremantzeko moduen bidez erakundeak eta pertsonak hazi egiten dira, izateari zentzua ematen dioten ekosistemak sortuz. Gardetasuna, konfiantza, askatasuna, ardura, oparatosuna, konpromisoa bezalako balioak dira NER erakundeen oinarriak, hauen bidez, erakunde gizatiagoak zein denboran eta ingurunean sustentagarriak diren erakundeak sortzea ahalbideratzen duten.

KomuNER-ek Bizkaiko Amalurran aurtengo urtarrilean egin zuen lehen topaketan gehien errepikatu zen hitza GIZATASUNA izan zen. Gure propositoa erakundeak gizatasunaz hornitzera bideraturik dago, mundu GIZATIARRAGOA eraikitzeko gure alea jarri nahi dugu, eta hori, NER estiloan aurkitzen dugu.

Pertsonak, erakundeak eta jendartea konektatzen ditu, oparotasun material eta ez materialen eta auto-antolaketaren praktikaren sorkuntza kontzientzia baten kiribil baten barnean.

NER estiloak pertsonen artean sortzen den energiagatik maitemindu egiten du, kutsagarria den urre-koloreko zoriontasuna, patxada, besteekiko eta bizitzarekiko maitasuna.

Energia eta maitasun hau gauzak modu errazean egiteko logikan oinarritzen da, pertsonak erdigunean jarriz, aniztasuna errespetatuz, aurre-iritzirik gabe, entzunaz, eta eta denak baloratuz, bai direnagatik zein egin nahi dituzten ekarpenengatik.

NER taldean lan egiten duten pertsona guztiengandik ikasten da, egoera guztietatik. Azken hamarkadatan ikasitakoarekin hautsi egiten du, eta gauzak egiteko moduagatik, mundu hobeago bat posible dela erakusten digute, beti ere, balio batzuk behatu eta zaindu egiten baditugu.

Komuner

komuner