GUR3 G4RUN4K 3G1N D17Z4K33N G4UZ4 3Z S1N3SG4RR14K: DI5L3XI4 ON

GUR3 G4RUN4K 3G1N D17Z4K33N G4UZ4 3Z S1N3SG4RR14K: DI5L3XI4 ON

Besteren artean, pertsonengan konfiantza eduki, sormena sustatu, pertsona guztiek dituzten gaitasun potentzialetan sinistu… ner estiloaren balio eta ezaugarriak dira.

Eta errealitateak behin eta berriz erakusten digu hori dela jarraitu behar dugun ibilbidea. Eta honela, Gizartearekiko Konpromiso lantaldeak sustatutako “Dislexia On” ideia horren adierazle da: Talleres Arreche, Panelfisa eta Royde proiektuetan lan egiten duten pertsona boluntarioek, dislexiaren gaian espezialista den Dislegi elkartearekin batera, hain zehatza eta desiragarria den egitasmoa errealitatean bihurtzea ahalbideratu dute. Finean, dislexia duten ikasleek eskolan ikasketarako erraztasunak, baliabideak eta begirada egokitua edukitzea.

Egitasmoa honetan parte hartzen duten pertsona boluntarioek, euren eguneroko lan jardunean torlojuen ekoizpenean, rodamientoak egiten eta dekoletajeko prozesuetan aritzen dira lanean. Baina horrek ez du eragozpenik suposatu, behin dislexiaren gaian formatu ondoren, Tolosaldeako ikastetxeen dislexia gaiarekiko eraldaketa prozesu bat bideratzeko. Honela, 2019an eginiko lanaren fruitua da bailara horretako ikastetxeen %80ak bere konpromisoa adierazi izana Euskal Herrian pilotua den mota honetako egitasmo modu aktiboan parte hartzeko. Hurrengo urteetan zehar ikus ahal izango dugu prozesuaren azken emaitza, eta horretarako, bitartean, hasiak gara jadanik ikastetxe horien auto ebaluaketa tresnekin, formazioarekin,…ondoren, eskola komunitate horietan dislexia duten ikasleen ibilbiderako erraztasunak, baliabideak eta egokitzapenak txertatuz.

Egitasmoak aurrera darrai boluntarioak diren pertsonen lan eskergari esker eta bailarako ikastetxeek nergroup-en ezarri duten konfiantzari esker. Bidelagun gara.