Harreman estilo berriak portuguesa ere hitz egiten du

Harreman estilo berriak portuguesa ere hitz egiten du

azaroak 21, 2019

Lehen aldiz, Espainiatik kanpo dagoen erakunde batek harreman estilo berria modu integralean inplementatzea erabaki du. Bagenuen antzeko esperientzia, baina orain arte Euskal Herrian ner estiloan antolatuak zeuden egitasmoak izan dira atzerrian dituzten instalazioetan inplementazioa egin dutenak. Oraingoan, Portugalen soilik errotuta dagoen erakunde batean izan da.

Zeugma egitasmoaz ari gara, Lisboatik gertu dagoen Mafra herrian kokatua. 40 pertsona ari dira lanean bertan, eta prozesu industrialetako automatizazio soluzio integralak burutzen ditu, prozesu, diseinu eta muntai ingeniariak barne.

Kasu honetan, K2k Emocionando Lisboan kolaboratzaile zuzena du, Dumia Reverter, eta bera da egitasmoko lidergoa eta koordinazioa burutzen duena, asteroko Jabi Salcedo-ren esku-hartzearekin batera.

Portugaleko eta Zeugma-ren berezko hizkuntza eta kulturaren ezaugarrien baitan, harreman estiloaren inplementazioa aberasten ari dira, honela, berezkoak dituzten elementuak gehitzen dizkiote harreman estilo berriari euren erakundearen balioetan

Honela, erabakiak hartzeko dinamika arinen inplementazioa aipagarriak dira, era berean, liderrak hautatzeko onarpen soziokratikoaren bidez egitea, “fish bowl” moduko informazio txanden erabilpena, feedback lagundua erabiltzea, bileren laguntza sistematikoa, eta abar

Bestalde, oso erraz hauteman daitezke harreman estiloaren oinarrizko elementuak, hala nola, talde auto-kudeatuak, gidaritza eta konpromisoko lan-taldeak, soldaten oreka, erabakiak batzarretan hartzea, emaitzaren banaketa, gardentasun osoa, lan taldeen helburuen ezarpenak, IHak, eta abar. Aldagai hauen inguruan hilabeteak daramatzate lanean.

Etorkizuneko buletinetan, egitasmo honi buruz eta beste batzuei buruz informazio gehiago partekatzen jarraituko dugu, finean denak baitira harreman estiloa gure mugetatik kanpo ezartzen ari diren adibideak.