Ezetz egin txalupa bat denon artean?

Ezetz egin txalupa bat denon artean?

azaroak 21, 2019

Logos eta Panelfisa egitasmoetako pertsonak Albaolako egitasmoan boluntario gisa parte hartzeko aukera izaten ari dira. Nergroup-eko Gizartearekiko Konpromisoko lan taldetik aukera hau sortu zen unean, bi proiektu hauetako pertsona ugarik bertan parte hartzeko interesa azaldu zuten.

Albaola egitasmoa bete-betean lotua dago gure herriaren jatorri eta historiarekin. Eraikuntza egitasmo liluragarria da, eta Logosekin egurrarekin lan egiten dugunez, zein toki hobea gure boluntario lana hor ere txertatzeko!. Diego, Jon, Enrike, Esteban, Maite, Eneko eta gainontzeko pertsonek aukera izan dute garai bateko prozedurak erabiliz itsasontzi baten eraikuntzan parte hartzeko. Eta beraien testigantzek asebeteak sentitzen direla baieztatzen dute: “oso esperientzia aberasgarria izaten ari da, euskaldunek egiten zituzten lanak egitea, lanabes eskasekin,…. Ni haritzez eginiko poleak egiten aritu naiz, eta jarraitzeko asmotan nago” (Enrike). “Egitasmo honetan parte hartzeak garrantzitsua senti arazten nau” (Esteban).

Hauek, Logosen lan egiten duten bi pertsonen testigantzak dira. Beraien boluntario lanari esker, errealitate berrien eraikuntzan ekarpena egiten dute.