DNA, SISTOLEA ETA DIASTOLEA

DNA, SISTOLEA ETA DIASTOLEA

azaroak 21, 2019

Juanje Anduagak nergroup-eko Gizartearekiko Konpromiso lan-taldea koordinatu ondoren, bere lekuko hartzea niretzat ilusioz beteriko erronka bat da.

Hilabete pare bat eman ditut Juanjerekin lanpostuarekin zerikusia zuen informazioa partekatzen, eta epe horretan hainbat elkarte, GKE, talde eta elkarte ezagutzeko aukera izan dut. Erakunde horiekin egitasmo ugari jarri izan dira martxan azken hamarkadan eta haiekin eginiko bileren ondoren, ahaztezinak egingo zaizkit euren aurpegiak, azaldutako hurbiltasuna, adierazitako miresmena eta eskertzea, finean, lagunduak eta entzunak sentitu dira, eta bidelagun sentitu gaituzte euren eguneroko bizitzen eraldaketan.

Nire kasuan, azken hamarkadak nergroup taldekoa den Urtxintxa elkarteko koordinatzailea izan naiz, eta bertatik aukera izan dut Gizartearekiko Konpromisoa lan taldetik burututako egitasmoen jarraipena egiteko. Horregatik, lan-talde honen lidergoa hartu aurretik, gizartearekiko konpromisoa nergroup-en DNA-n txertaturiko ezaugarri bat zela esatera ausartzen nintzen. Baina azken hilabete hauetako lan-talde honen lidergoan eginiko ibilbideak DNA horri gihar bat eranstea ahalbideratu dit: bihotzaren giharra. Bihotz bat, zeinek dakizuen bezala, bi mugimendu nagusi burutzen ditu: sistolea eta diastolea. Eta mugimendu horien bidez, gure DNA hori aktibatu egiten da. Eta sistole mugimendu horretan, nergroup-eko pertsona askorekin harremanak egiteko aukera izan dut. Denbora, maitasuna eta energia eskainiz egoera sozialak eraldatzea errealitatean bihurtzen duten ideien sustatzaileak diren pertsonak.

Ilusio horiekin erabat bat nator, finean jendarte justuago eta jasangarriago baten alde lan egiteko. Nire ilusioa horrantz bideratua dago, elkarte, pertsona eta GKE horietara begiratzen du, begirada nergroup osatzen dugun pertsonei zuzendua dago. Senecak zioen “ez dago aldeko haizerik norabidea zein den jakin ezean”. Guk badakigu norantza joan nahi dugun.


Atzio Orexa Elizegi

Nergroup-eko Gizartearekiko Konpromisoko lan-taldeko Koordinatzailea